XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIB-ARI ETA HIES-ARI BURUZ IKASTEN

Zer da birusa?

Bizitzaren formarik sinpleenak dira birusak.

Mikroskopio bidez ezin dira ikusi eta orratzaren buruan milioika sar daitezke.

Landare, animalia eta gizakien gaixotasun asko (baztanga, hazizurria, poliomielitisa, elgorria, mafrundi edo katarroa, gripea, etab.) birusek eraginak dira.

Birus arruntak ADNzko (hau da, azido desoxirribonukleikozko) erdiko zatia edo nukleoa du.

Honek osatzen ditu birusaren geneak (ugalketan jatorrizkoaren berdinak sortzeko kode kimikoak).

Ezin daiteke esan birusa bizirik dagoenik, bere kabuz ugaldu ezin daitekeen parasitoa delako.

Zelula bizidunen batean egon behar du; gorputzeko edozeinetan, alegia.

Zelula ostalarira sartzean, informazioa duen zintaren modura jokatzen du eta irakurtzeko tresna zelula da.

Bere geneak ostalariarenei gehitzen dizkio (...)

LUC MONTAGNIER

1983. urtean, bi ikerlari-taldek (batak Frantzian Parisko Pasteur Institutuan, Luc Montagnier doktorearen ardurapean; eta besteak Estatu Batuetan, Maryland-go Institutuan, Robert Gallo doktoreak gidatuta) ustez gaitza sortzen zuen birusa isolatu zutela adierazi zioten nazioarteko zientzilari-komunitateari.

Handik laster benetako borroka gertatu zen.

Handikeria zientifikoaren antzeko zerbaitek, giza miseria pixka batek eta aurkikuntzaren ondorio sozioekonomikoengatik sortutako interesek patenteen gerrako urte bihurtu zuten 1984. urtea.

Azkenean, tratu zientifiko-politiko-ekonomikoa egin zuten.

Nahiz eta epaitegiek birusa isolatu zuten lehenengoak frantsesak izan zirela erabaki, erakundeak eskubideak banatzearen alde agertu ziren (ekonomikoki Gallo doktoreak Montagnier doktoreak baino etekin handiagoa izan zuen).